LEIHOTIKAN
30 urte pasa dira Iruñean, 1993.urtean, Patxi (gitarra), Aitor (baxua), Titi (bateria) eta Gorka (ahotsak)elkartu eta LEIHOTIKAN taldea sortu zutenetik. Garai horietan, Kaliforniako musika bere punturikgorenean zegoen: Bad Religion, Nofx, Suicidal Tendencies, Pennywise eta beste hainbat taldepunk/hardcorez osatutako eskenan. Leihotikan-en abesti azkar eta melodikoek horien eraginak hartuzituzten hastapen horietan. Haien erritmo azeleratu eta erradikalismoari, haien ama hizkuntza zeneuskarazko letrak gehitu zitzaizkien. Bide honetan, bi maketa, zazpi estudio-lan (azkena arazoranargitaratuko da), zuzeneko disko bat eta disko bilduma bat karrikaratu dituzte. Euskal Herrianerreferentziazko talde bat izanik dagoeneko.