BIME Pro Main Programme
26-10-2023 10:00 : 10:45Zuzeneko musika eta jasangarritasuna Europan: ekintzak eta aukerak!
Azken urteotan, musika-lokalak, klubak eta jaialdiak elkarlanean aritu dira ideiak trukatzen, Live DMA Europako elkartearen bitartez, zuzeneko musikaren sektorea karbono isuri gutxiko industria justu bat bihurtzeko bideak elkarrekin bilatzearren.
Panelean, gure ibilbide-orri ekologikoa aurkeztuko dugu, bai eta nazioko edo tokiko mailan garatu ditugun zenbait proiektu ere, gure ekimen-kartografiaren, Safari Digitalen (bisita gidatuak online) eta Berotegiaren (web mintegiak online) bitartez. Nola garatu edo erreproduzitu horiek Europako beste herrialdeetan? Jasangarritasunari buruzko proiektuak babesteko Europak dituen aukerak aztertuko ditugu. Finantzaketa-plan horietako bat LIVEMX da, Europako musika-sektore askotarikoagoa eta jasangarriagoa bultzatzeko ekimen berria,
EMEE Europako Esportazio Bulegoen Elkartearekin batera kudeatzen dena; ekimen horren lehen deialdia azaroan argitaratuko da.