BIME Pro Main Programme
26-10-2023 10:55 : 11:40Zuzeneko musika eta bizilagunen kexak: konponbiderik?
Covid-19aren murrizketak amaitu zirenetik, bizilagunen presioa gero eta handiagoa da. Izan aire zabaleko jaialdiak, izan musika-lokalak, Europa osoko auzo-elkarteak kexu dira eta poliziarengana eta udaletara jo dute zuzeneko musika debekatzeko. Frantzian esperientzia berriak frogatzen ari dira AGI-SON irabazi-asmorik gabeko erakundearekin, zuzeneko musikaren antolatzaileen, tokiko agintarien eta herritarren artean balizko bitartekaritza-lana egiteko eta konponbide teknikoak aurkitzeko.
Aldi berean, Live DMA elkartea Europa osoan arriskuan dauden lokalen kasuak biltzen ari da, zuzeneko musikaren antolatzaileak batzeko eta laguntza eskaintzeko. Espainiako lankideekin batera, egoerak alderatuko ditugu
eta ekimen horien onurez nola baliatu eztabaidatuko dugu.