BIME Pro Main Programme
26-10-2023 17:20 : 18:05Solasaldia: Alfonso Pérez-Soto
Nola funtzionatzen dute musikaren industrian gorabidean doazen merkatuek Saharaz hegoaldeko Afrikan, Ekialde Hurbilean eta Afrika iparraldean, Indian eta Asia hegoaldean, ekialdeko Mediterraneoan eta Ekialdeko Europan? Alfonso Pérez Sotok, Warner Music etxeko Merkatu Berrien presidenteak, dauka giltza. Gorabidean doazen merkatuei buruzko txostenean Saharaz hegoaldeko Afrika, Ekialde Hurbila eta Afrika iparraldea, India eta Asia hegoaldea, ekialdeko Mediterraneoa eta Ekialdeko Europa aipatzen ditu. Merkatu horietan 3.200 milioi pertsona biltzen dira –munduko biztanleriaren % 40 inguru–, eta gero eta gehiagok izan dezakete musikarako sarbidea, disko-etxe eta artistentzat monetizatzen ari diren zerbitzu digitalen bitartez. Alfonso funtsezko pieza izan da Warner Music etxean urte luzez: Latinoamerikarako eta AEBko merkatu hispanoetarako garapen komertzialeko lehendakariorde izan zen eta, gero, garapen komertzialeko presidenteorde seniorra eta gorabidean dauden merkatuetarako zuzendari komertziala. 2018an, Ekialdeko Europarako Ekialde Hurbilerako eta Afrikarako presidenteorde exekutibo izendatu zuten, eta aitzindari izan da enpresaren eraldaketa digitalean eta hedapen globalean. Negozio-eredu berriak identifikatzen ibili izan da beti, untsezko bazkideekiko harremanak hobetzen eta artistentzako diru-sarrera gehigarriak bilatzen. Horri guztiari eta askoz gauza gehiagori buruz ere hitz egingo digu elkarrizketa honetan.