BIME Pro Campus
26-10-2023 15:30 : 16:15Musikaren erronkak ingurune digitalean. EBren erantzunak.
Gaur egun, streaming plataformak dira musikarako sarbide eta gozamenerako formula nagusia publiko zabalarentzat. Hala ere, teknologia digitalaren garapenak hainbat erronka ere baditu, hala nola balio-kateko diru-sarreren banaketa justua, kultura-aniztasunaren babesa eta AAren erabilera birtuosoa. KSIei laguntzeko Europako politikak funtsezkoak dira musikaren merkatua modu orekatu eta askotarikoan garatuko dela ziurtatzeko. Azken ekimenetako batzuk aztertuko ditugu, hala nola merkatu digital bakarreko egile-eskubideei buruzko zuzentaraua, Europako Parlamentuaren txostena Europako musika-streamingari buruz edo Adimen Artifizialari buruzko etorkizuneko Erregelamendua, besteak beste.