BIME Pro Main Programme
26-10-2023 10:00 : 10:30Musikaren boterea
Musikaren, gizartearen eta marken munduaren arteko lotura sakona aztertuko dugu. Hasteko, musikak gure eguneroko bizitzan betetzen duen funtsezko zeregina ulertuko dugu, eragin emozionalekin hasi, eta komunitateak batzeko eta nortasun kulturalak adierazteko gaitasunarekin bukatu, zifra ekonomiko nagusiak ahaztu gabe.
Musikak eta markek bat egiten duten bidegurutzean barneratu ahala, tresna artistiko boteretsu hori branding estrategiaren funtsezko zutabe bihurtzen dela ikusiko dugu. Musika egokia hautatzeak emozio espezifikoak eragin ditzakeela ikusiko dugu, eta kontsumitzaileekin konexio emozionalak ezarri. Konexio hori kapitalizatzen jakin duten marken kasu enblematikoak aztertuko ditugu, marka horiek hautematen ditugun modua eraldatzea lortu dute eta.
Publizitate-kanpainetako musika, musikak bezeroaren esperientzian betetzen duen egitekoa… Merkatu saturatu batean marka jakin bat nabarmentzeko musika nola balia daitekeen ikusiko dugu.