BIME Pro Main Programme
26-10-2023 13:40 : 14:10Teknologia eta berrikuntza: makroekonomia eta joerak sektorean
Fever aretoak (BIME Bilbaoko partner ofizialak) bat egin du jaialdiaren programarekin, eta musika-sustatzaileen rolak azken aldian izan duen bilakaera aztertzeaz gain, zuzeneko musikaren industrian aurre egin beharreko erronkak zeintzuk diren ere azalduko du. Ikuspegi ekonomiko baten bitartez, hitzaldian, merkatu biziki lehiakor baten aukerak eta erronkak aztertuko dira, eta Fever plataforma teknologikoa sustatzaile edo promotoreen esperientzien berrikuntza eta optimizazioa nola bultzatzen ari den nabarmenduko da, ikus-entzuleengana hurbiltzeko eta eskaria suspertzeko. Hitzaldi honetan, musikaren industriaren mundu zirraragarriaz arituko gara, ikuspegi makroekonomiko batetik. Etengabeko bilakaeran dagoen ingurune ekonomiko batean musikaren industriak dituen aukerak eta erronkak aztertuko ditugu. Azkenik, Fever aretoak musikaren sektoreko berrikuntzan eta hazkundean bultzada esanguratsua nola egin dezakeen ikusiko dugu.