BIME Start Up!
Berrikuntza eta ekintzailetzarako gunea, musikarekin lotutako berrikuntza teknologiko guztiak ezagutzeko. Negozio-aukera berriak sustatzeko eta beste ekintzaile, corporates eta inbertitzaile batzuekin sinergiak sortzeko lekurik egokiena.
Testuinguru honetan, StartUp Village dugu, BIMEra bertaratzen diren profesional guztiei 16 proiektu erakusteko erakusketa-gunea, eta proposamen horietako 8 finalistak dira. STARTUP! COMPETITION-erako hautatuak dira, industria sortzaile, musikal eta digitalen startup-ak sustatzeko eta nazioartekotzeko funtsezko topaketa. Lehiaketa honetan, estatuko eta nazioarteko startup onenak proiekturik disruptiboena aurkezteko lehiatzen dira.
Inbertitzaileen eta corporate-en parte-hartze handiari eta startup-en garapenari esker, BIME START UP! Europako eta Latinoamerikako nazioarteko ekitaldirik puntakoenetako bat bihurtu da.

Ekosistema ekintzailea eta sortzailea
Kultura- eta sormen-industrietako ekintzailetzarako ingurune egokia

Hitzaldi
Hitzaldiak izen handiko enpresaburu eta sortzaileekin, inbertitzaileekin eta sektoreko funtsezko eragileekin

Networking
Topaketak hainbat formatutan: speedmeeting-ak online, koktel-ak, afariak…

Startup-en lehiaketa eta erakustaldia
Proiektu disruptiboena aurkezteko eta Startup Village-ean lekua hartzeko lehiatuko diren nazioarteko startup onenen aukeraketa.

Inbertitzaileak eta corporate-ak
Inbertitzaile, corporate eta sektoreko funtsezko eragileekiko konexioak ekosistema ekintzaile eta sortzaile berdinean.

Aliantzak
Aliantzak eta ekintza paraleloak, ekitaldi, azeleratzaile eta inkubagailu garrantzitsuenekin lankidetzan.
STARTUP VILLAGE
Erakusketa-gune bat non proiektu finalistek beren funtzionaltasuna eta zerbitzuak ezagutarazi ahal izango dituzte, negozio-aukera berriak sustatzeko eta bertaratutako beste ekintzaile eta inbertitzaile batzuekin sinergiak sortzeko.
NABARMENDU ZAITEZ STARTUP VILLAGE-EAN
Jasotako proposamen guztietatik, 16 Startup Village erakusketa-gunearen parte izango dira. Erakusketa horretan, aurrez hautatutako proiektuek beren funtzionaltasuna eta zerbitzuak ezagutarazi ahal izango dituzte, negozio-aukera berriak sustatzeko eta bertaratutako beste ekintzaile eta inbertitzaile batzuekin sinergiak sortzeko. Horrela, finalistak ez diren proiektu guztiak, nazioartean lehiaketak eskaintzen dituen tresnaz eta networking-az ere baliatu ahal izango dira.
