Talleres
30-10-2024 12:35 : 13:35Jasangarritasuna musika karreran: ekoizpenetik eszenara
Jasangarritasuna ez da joera bat bakarrik, artistek beren karreran beren gain hartu behar duten
erantzukizun bat baizik. Saio honetan eztabaidatuko dugu jasangarritasuna nola integratu daitekeen
eta nola integratu behar den musikari baten bizitza profesionalaren alderdi guztietan, musika
ekoizpenetik eta kontzertuetatik hasi eta harreman publikoetaraino eta jarraitzaileekiko
konexioetaraino. Beren lanean praktika jasangarriak ezartzeaz gain, artistek botere paregabea dute
jarraitzaileengan eta gizartean, oro har, eragiteko.
Halaber, Julie ‘s Bicycleren eskutik, IMPALAk (Europako elkarte independenteak batzen dituen
erakundeak) sortutako karbono-kalkulagailua aurkeztuko da.
Kalkulagailu honek biren, kontzertuen eta grabazioen ingurumen-inpaktua neurtzeko eta kudeatzeko
funtsezko tresna izan nahi du. Tresna honi esker, sektore independenteak bere karbono-aztarna
neurtu ahal izango du eta puntu kritikoak identifikatu ahal izango ditu, IMPALAko kideen asmoak
bideragarriak, eragingarriak eta neurgarriak izan daitezen.
Gainera, musikariak aldaketa-eragile nola izan daitezkeen aztertuko dugu, beren lanaren bidez
jasangarritasunaren garrantziaz ohartarazi ditzaten beren jarraitzaileak eta jasangarritasuna gizartean
sustatu dezaten.