BIME Pro Main Programme
29-10-2024 10:55 : 11:40Kilo-errimak mundurako
2023. urtean, Hip Hop estiloak 50 urte bete zituen. Entretenimenduaren industrian maila globalean gehien txertatu den kulturetako baten bost hamarkada. Bronxeko kaleetatik planetako txoko guztietara. Eskola zaharretik eskola berrira. Bi belaunaldietako artistekin hitz egingo dugu, historia berrikusteko eta etorkizuna ulertzeko. Rap estiloan Estatuko adierazgarri nagusi den Kase O talentu berriekin arituko da solasean, hala nola J Noa dominikarrarekin –artista hasiberria da, eta Grammy Latinoetarako izendapen bat lortu du jada– eta Nicolai Fella kolonbiarrarekin –10eko nota merezi duen kontzeptualizazioko albuma kaleratu berri du–. Espainolez egindako raparen urrezko aroa bizitzen ari al gara? Zer erronka aurkitzen dituzte artista berriek? Eta zer garrantzi dute lurraldeak eta kultur nortasunak artisten olde berri honetan?