BIME Pro Main Programme
29-10-2024 17:10 : 17:55Arte Eszenikoen eta Musikaren Plataforma: Gaurko errealitatea eta helburuak jomugan
2021ean Mercartes Mahaiarekin abiarazi zen eta esparru programatiko eta estrategiko bat ekarri zuen lan-prozesu kolektibo baten emaitza da Arte Eszenikoen eta Musikaren Estatuko Plataforma.
Estatuko hogeita hamar elkarte eta federazio baino gehiago biltzen dira bertan, eta arte eszenikoen eta musikaren sektorean elkarrizketarako eta lanerako gune izaten da, helburu estrategikoak zehaztuta eta sektoreari ikuspegi orokor batetik begiratuta.
Honako hauek ditu helburu nagusi: arte eszenikoen eta musikaren sektorearen interes orokor eta estrategikoek agenda publikoan duten eragina hobetzea eta areagotzea; sektoreari kohesio handiagoa ekartzea interes komunak identifikatuta, estrategiak hitzartuta eta elkarrizketa leial eta zorrotzak izanik; eta eragile sozial eta politikoekin erlazio bizia izatea, sektorearen estrategian inplika daitezen.