Talleres
29-10-2024 10:00 : 11:30AA+Musika: teknologia horren inguruko testuingurua, erabilerak eta eztabaida etikoak
AAk ordezka al ditzake artistak? Hunkiarazteko gai al da? Sortu al daiteke abesti bat prompt baten bidez? Zein berrikuntza nagusi dakartza eredu horrek sorkuntza artistikoan? Funtsezko galdera horiei erantzungo diegu solasaldi honetan, baita beste batzuei ere. Adimen Artifiziala eta sortzen ari diren teknologiak sormenaren panorama nola ari diren birmoldatzen ikusiko dugu, autoretza-eredu eta dinamika tradizionalak kinka larrian jarrita. Gainera, paradigma teknologiko berri horiek planteatzen dituzten tentsio nagusiei heldu nahi diegu, hala nola edukiak erabat estandarizatzeko gaitasuna vs sorkuntza benetan paregabeak sortzeko aukera. Gune horretan, elkarrekin hobeto nola bizi ulertuko dugu, tresnei buruzko kontzientzia kritikoa sortu, eta teknologia horiekin batera sortzen ikasi, betiere giza sormenaren muinari bere horretan eutsita.