BIME Pro Campus
30-10-2024 11:50 : 12:45Espainiaren historiako merkaturatze independente handiena
Masterclass honetan, bertatik bertara ezagutuko dugu Saiko artista espainiarrak lortu duen arrakastaren gakoa zein den; hain zuzen ere, bere musika-estilo bereizgarriaren, kolaborazio estrategikoen eta plataforma digitalen erabilera eraginkorraren uztarketa. Bere lantaldearekin batera aztertuko dugu arrakasta-prozesuak zer eskatzen duen: sare sozialetan eta streaming bidezko musika-plataformetan sustapen-kanpainak arreta handiz planifikatzea eta gauzatzea, baita marka ezagunekin ere.
Gainera, beste artista batzuekin kolaborazioak egitea eta publikoarentzat adierazgarriak diren zuzeneko esperientzia paregabeak sortzea ere oso garrantzitsuak direla nabarmentzen dute. Hori guztia gehi Saikoren berezko talentua izan dira funtsezko osagai musikaren industrian lortu duen aintzatespena eta hazkundea eskuratzeko.