BIME Pro Campus
29-10-2024 11:50 : 12:50Fan izatetik superfan izatera: berrikuntza eta komunitateak entretenimendu globalean
Jameson Thomas Coachella Innovation proiektu berritzaileen sortzaile ez ezik, Grimes eta Doja Cat artista garrantzitsuekin egindako kolaborazioen atzean dagoen buru eta estrategia-egile ere bada, eta entretenimendu globalaren abangoardian duen esperientzia partekatuko du gurekin. Teknologia aurreratua jaialdietan txertatzearekin hasi, Nigeriako lehen manga sortzearekin jarraitu, eta Minecraften jaialdi birtualak antolatzearekin bukatu, hitzaldi honetan jarraitzaile edo fanatikoekiko interakzioa eraldatzen ari diren gako-estrategiak eta kontzeptuak mahaigaineratuko dira, zale horiek superfan bihurtzera iritsi direla. Jabetza intelektualaren garapenaren eta munduen eraikuntzaren bitartez, artisten eta haien entzuleen arteko harremana birdefinitzen ari da, gero eta murgiltzailegoa den eta konektatuagoa dagoen mundu honetan.