BIME Pro Main Programme
31-10-2024 10:00 : 10:45Sormena mugarik gabe: branding estrategiak musikan
Musika eta markak gero eta lotuago dauden mundu honetan, kolaborazio horien arrakasta baldintzatzen duen indar eragile bihurtu da sormena. Saio honetan, publizitatearen arloko erreferente handienetako bat, Toni Segarra, eta musika, artea eta kultura uztartzen dituzten proiektu berritzaileenetako batzuk sortu dituen Little Spain sormen-kolektiboa elkartuko dira beren ikuspegi paregabeak partekatzeko.
Ideiarik ausart eta disruptiboenek arreta emateaz gain, marken eta haien audientzien arteko konexio iraunkorrak nola sortzen dituzten aztertuko dugu. Arauez haratago doazen kanpainekin hasi eta maila globalean ezagun egin diren narratibak eraikitzearekin bukatu, saio honetan, musikako brandingaren etorkizuna moldatzen ari diren sormen-estrategietan murgilduko gara.