BIME Pro Main Programme
29-10-2024 16:40 : 17:25Nola pentsatu kultur zirkuitu berriak lurraldeetarako?
Musikak elkartze-zentzu eraldatzailea sortzeko gaitasuna du, eta horrek hiriekin eta agertokiekin ditugun harremanak dinamizatzen ditu. Gaitasun edo indar horren eraginak lurraldeetako dinamika sozial, ekonomiko eta kulturalak aldarazten ditu, ezinbestekoa izanik aukera eta zirkuitu ekitatiboagoak etengabe bilatzen egotea. Solasaldi honetan, bide horretan lagungarri izan daitezkeen galderak bilatuko ditugu.