BIME Pro Campus
30-10-2024 10:35 : 11:35Nola sortu kanpaina entzutetsu eta harrigarriak aro digital berrian. C.Tanganarekin hasi, Carolina Duranterekin jarraitu eta Feidekin bukatu.
Está Pasando sormen-agentzia bat da; industria diskografikoan trebatu diren Borja Prieto eta Natalia Flores ipurterreek sortu dute agentzia, Universal, Virgin edo EMI etxeetan aritu zirenean Eminem, Black Eyed Peas, Enrique Iglesias, Paulina Rubio edo Lori Meyers artisten kanpainetan lan egin ostean. Duela 10 urte sortu zuten Está Pasando marketin digitaleko agentzia, eta kanpaina sonatuak egin dituzte bai marketarako, hala nola Prime Video, Netflix, Spotify, Adidas, TOUS, YouTube…, baita artistentzako ere, hala nola C.Tangana, Nathy Peluso, Feid, Sen Senra, Lola Índigo edo Carolina Durante. TikTokAwards sarietan GOAT sariak irabazi berri dituzte, eta brontzezko domina lortu zuten Club de Creativos jaialdian, C.Tangana artistarentzat egindako Estrecho/Alvarado kanpainagatik. Zale amorratua bazara, edo jakin-minez bazaude eta zer gertatzen ari den jakin nahi baduzu, etor zaitez.