BIME Pro Main Programme
29-10-2024 16:25 : 17:10Marka-Artista kolaborazioa: jardunbide egokiak eta arrakasta-kasuak
Mahai-inguru honetan, marken eta artisten arteko kolaborazio arrakastatsuetan funtsezko eginkizuna bete duten aitzindariak bildu ditugu. Mahou San Miguel etxeak kulturalki garrantzitsuak diren aktibazioen sorkuntzan izan duen esperientziarekin hasi, eta Gallery eta Kigok talentuen kudeaketan (C. Tangana, esaterako) dituzten estrategia berritzaileekin bukatu, saio honetan, sakonki aztertuko dugu markek nola balia dezaketen musika beren audientziekin modu esanguratsuan konektatzeko.
Hizlariek berriki izandako arrakasta-kasuei buruz eztabaidatuko dituzte, eta kolaborazio horiek gogoangarriak ez ezik, harrigarriak ere izatea eragin duten funtsezko elementuak azpimarratuko dituzte, betiere inbertsioaren itzulkinari eta kultur erresonantziari dagokienez. Gainera, gainditutako erronkak eta barneratutako ikasbideak aztertuko dira, bertaratutakoei beren aliantza arrakastatsuak sortzeko ibilbide-orri argia eskainita.