BIME Pro Main Programme
29-10-2024 10:00 : 10:45Ia ia filme bat
Ponentes participantes:
90eko hamarkadan, sare sozialen booma baino lehen, artistak “biral” bilakatzeko modu bat zegoen: telebistako iragarki batean agertzea. Denborak aurrera egin ahala, komunikabideak eta komunikabideen kontsumoa aldatu diren heinean, eta informazioa eskuratzeko aukera eta erritmoa neurrigabeak direla kontuan izanik, artistek formatu berriak sortu dituzte beren ibilbidean ikusgaitasun nabarmena lortzeko. Seattleko irratiaren Live on KEXP saio elektrikoekin hasi, npr-ren Tiny Desk-arekin jarraitu, eta bakoitzari buruzko dokumentalekin bukatu, orain, artista bakoitzak bere historia konta dezake.