BIME Pro Main Programme
29-10-2024 10:55 : 11:40Jaialdi eta ekitaldien industriaren mugak eskala handian zabaltzen
Ponentes participantes:
Partners colaboradores:
Musikaren industriako sustatzaileek erronka berriei aurre egin behar diete gaur egun. Kostuak handitu egin dira (batez ere ekoizpenari eta artisten kontratazioari dagozkienak) eta lehia inoiz baino sutsuagoa da; eta, hori dela eta, babesleak bideko lagun bihurtu dira. Markak sormenez integratu dira jaialdi eta bestelakoetan, ekitaldiei balioa gehi diezaieten, publikoa nekatu gabe eta ekitaldiari itzalik egin gabe. Ohiko babesleak ezezik, sarrerak saltzen dituzten plataformak ere finantzaketa-iturri garrantzitsuak dira. Salmenta-prozesua optimizatzeaz gain, erabiltzailearen esperientzia aberasten dute eta sustatzaile eta babesleentzat funtsezko aliatu bihurtu dira musikaren industriaren aro honetan.