Music Equality Forum
30-10-2024 17:20 : 18:05Mehatxu ideologikoak, zentsura eta emakumeen talentu urriko agertokiak
Zentsurak kontrol-mekanismo gisa jokatzen du, eta horrek artisten askatasuna mugatzen du ideiak adierazteko garaian, ahots disidenteak desagerrarazita eta narratiba bakarra inposatuta, hau da, arriskutsu bezain beldurgarri den kontakizun bakarra. Zentsurak zeharka jarduten du eta zuzeneko ekitaldietan lan egiten duten profesionalen sare osora iragazten da.
Zergatik ari gara galtzen erakunde publikoen babesa gure lurraldeetan –batzuetan–, batik bat, proposamen berritzaileenei, askotarikoei eta genero-ikuspegiarekiko konpromiso handiena dutenei dagokienez?
Argi ikusten da, halaber, mehatxu ideologiko horien ondorioz nolako jaialdiak egiten diren; izan ere, erakunde publiko eta pribatuen babesa izan arren, nagusiki maskulinoak diren line-upak izaten baitituzte.
Kulturaren arloan, zein erronkari egin behar diegu aurre agertokietan zentsura eta emakumeen talenturik eza pairatzen ditugun honetan? Printzipio demokratikoak defendatzea ezinbestekoa da, baita adierazpen-askatasuna eta kultura-aniztasuna errespetatuko dituen kultura bat sustatzea ere.