BIME eta Stereorocks Klubak berriro beraien indarrak batzen dituzte, klub eszenari balioa emateko
Lehenengo edizioaren arrakastaren ondoren, Stereorocks Klubak, BIMErekin elkarlanean eta Basque Music-en laguntzarekin, Euskal Herriko (EAEko eta Nafarroako) DJei edota musika-elektroniko ekoizleei (Techno, House, Disco…) zuzendutako deialdia zabaltzen dute.
Stereorocks Klubaren hamargarren urteurrenaren baitan egiten den deialdi honen helburua, tokiko klub eszena ikustaraztea eta balioa ematea da, baita bertako artistei beraien lana Stereorocks klubean (Kafe Antzokia, Bilbo) erakusteko aukera eskaintzea ere.
Era berean, hautatutako artistek BIME Pro kongresu profesionalaren inguruan bete-betean parte hartzea, networking saioetan eta industriarekin lotutako gaietan ikasteko eta prestatzeko jardueretan parte hartzeko aukera izango dute. BIME Pro, zuzeneko musikaren edo zeharka lotutako profesionalak konektatzeko, negozioak egiteko, ezagutzak partekatzeko eta azken berrikuntzak aurkitzeko ezpazio ezin hobea da.
- Aukeraketa: 3-4 artista*
* Stereorocks eta BIMEk bere gain hartzen dute 3 edo 4 artista aukeratzeko eskubidea, izena eman duten proposamenen formatuaren arabera (DJ set edo live).
Hautatuek showcase formatuan joko dute urriaren 27an, Stereorocks Klubean. Musika Bulegoaren laguntzari esker, hautatutako artista bakoitzak laguntza-poltsa bat izango du.
Euskal DJ eta ekoizleentzako deialdia zabalik egongo da irailaren 1etik urriaren 6ra eta izen-ematea hurrengo formularioaren bidez egin daiteke: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfBHA7eAYrkS4dRrJ4d6Ns7i1ODuEM9CnWlKvs7Je69QCletQ/viewform
Edozein zalantza argitzeko, idatzi helbide honetara: pro@bime.org
Ez galdu aukera hau! Laster ikusiko dugu elkar BIME Bilbaon…