Sustrai biziak: jatorritik sortzen duten emakumeak

Zer leku dute sustraiek sorkuntza artistikoan? Zelan aritzen da artista bat tradizioarekin solasean, hartan harrapatuta geratu barik? Topaketa honek kulturalak, musikalak, linguistikoak edo lurraldekoak izan daitezkeen euren sustraiekin estu lotutako proiektuak dituzten emakumeak biltzen ditu. Flamenkotik hasi eta musika tradizionaletara edo emakume kantautoreen kantagintzara, bakoitzak jasotako ondarea berrinterpretatu eta lengoaia garaikide bihurtzeko bere modua aurkitu du. Haien esperientzien bidez, identitateaz, transmisioaz, memoriaz eta bilakaeraz hitz egingo dugu, eta aztertuko dugu tradizioa ez dela kontserbatu bakarrik egiten, belaunaldi berri batek bere egiten duen bakoitzean eraldatu ere egiten dela.