Sara Zozaya

Artistak

Euskal Herriko eszena berriko ahotsik berezienetarikoa da Sara Zozaya. 2018an karrikaratutako lehen EP-tik - Mondosonorok urteko demorik onenetarikoen artean aitortu zuena- Donostiako artistak lo-fia, pop experimentala, minimalismoa eta euskal tradizioa uztartzen dituen unibertso propioa eraiki du. LP bat eta hainbat EP argitaratu ditu, baita Benito Lertxundi edo Valdivia bezalako erreferenteekin kolaborazio hainbat ere; bere ibilbidea etengabeko hazkundean izan da Primavera Sound, Eufonic, BBK Live, ArcTanGent (Bristol) edo ta Sharpe Festival (Bratislava) jaialdietan aritzeko aukera izan duelarik. Bere proposamenaren sakontasun emozionalak eta oroitzapen intimoenak soinu paisai konplexuetan bihurtzeko gaitasunak, bere belaunaldiko talenturik oparoenetako eta pertsonaletako erakusle moduan sendotu dute.

“Attä” da bere lan berriena. Azaroaren 11an karrikaratu zuen Aloud Music zigilu katalanarekin eta Ke Lepo artistarekin batera ekoiztuta zuen. Bere ahotsaren izaera oroigarria indartzen duten sintetizadore inguratzaileak eta atmosfera hipnotikoak markaturiko soinu paisai berria proposatzen du. Errepertorio berri honek zuzenekoetan ikusentzunezkoaren laguntzarekin aurkezten zaigu. Artistak, zuzeneko elkarrizketa planteatzen baitu Itziar Garaluze bideo artistak unean bertan sortutako ekoizpenekin. Garaluze, Mon Laferte, Amorante eta OrekaTX artistekin aritu da eta Sara Zozayaren birako ohiko kolaboratzailea da.

Guzti honen emaitza, intentsitate estetiko eta emozional handiko ikuskizuna da, Sara Zozaya bere ibilbidearen unerik nabarmenean kokatzen duena, bere proposamena Euskal Herritik geroz eta zabalagoa den nazioarteko esparrura hedatzen duena.

Gehiago ikusi

Ikus gutxiago

[ESPAINIA]

Espediente profesionala

Posizioa

Artistak

Kokapena

País Vasco, PV, Espainia