Musika-karrera bat eraikitzen: bide polita (eta ez batere erraza) aurrean

Artista ospetsu bihurtzea ez da bide erraza. AIE Artisten Elkartearen panel honetan, Maria Jose Llergo Kordobako abeslari gazteak eta Pablo Benegas donostiar gitarristak –La Oreja de Van Gogh taldearen sortzailea da– euren esperientziak eta ibilbideak partekatuko dituzte.
Dauden lekura iristeko zein urrats egin dituzten eta zein erronka gainditu behar izan dituzten azalduko digute, eta etorkizuneko artista-belaunaldientzat aholku baliotsuak ere emango dituzte. Radio3 irratian "Qué parezca un accidente" irratsaioa zuzentzen duen José Manuel Sebastián arituko da moderatzaile-lanak egiten solasaldi interesgarri honetan.

Informazioa

Musika industriaren arloak: Artista eta musika-taldeak

Argitalpen data: 2024/1/11
Eduki mota:
Bideo
Eduki mota:
Ponentzia
BIME:
PRO
Dimentsio:
Sorkuntza