Kargatzen…
Thank you! Your submission has been received!
Oops! Something went wrong while submitting the form.
BIME Bilbao
Albisteak
Baliabideak
Data: 2026ko urriaren 29a
Ordua: 12:30
Lekua: 0D Aretoa, Euskalduna Jauregia (Bilbo)

Aupa hitzak esanahi bikoitza du: alde batetik, aupar aditzaren adizkia da (altxatu, goratu), eta, bestetik, apartekoa edo zaintza merezi duen zerbait adierazteko erabiltzen den interjekzioa. Ideia horretatik sortu ziren AUPA! sariak, aditu profesionalek osatutako epaimahai batek modu parte-hartzaile eta independentean ematen dizkienak musikaren industriako pertsonei, enpresei eta proiektuei, sektorearen aurrerapen kolektiboari ekarpen nabarmena egin badiote.
Sari hauen helburua da lan sortzaile, ausart, arriskutsu edo altruistak ikusaraztea eta aitortzea, inspirazio eta eredu izan daitezen. Horren bidez, ekitaldi adierazgarri bat sortu nahi da, miresmenetik eta errespetutik abiatuta, musikaren industriaren hazkundeari hainbat eragilek egindako ekarpena publikoki ospatzeko, betiere etika, jasangarritasuna eta genero-ikuspegia oinarri hartuta.
Sormenaren eta lanaren bidez musikaren industrian pertsona gehiagorengana iritsi eta eragin positiboa izan duten agentzia, komunikabide edo prentsa-bulegoei emandako saria.
Musikari egindako ekarpen nabarmen eta berritzaileagatik artista bati emandako saria, inpaktua, etika eta sormena kontuan hartuta.
Proposamen berriak, kalitatea eta gizarte- eta ingurumen-kontzientzia sustatzen dituen zuzeneko musikako areto bati emandako saria.
Talentuarengatik, kalitateagatik, berrikuntzagatik eta industrian zein ingurunean duen eragin positiboagatik nabarmentzen den jaialdi bati emandako saria.
Enpresa-sektoreari eta erakunde pribatuei emandako saria, aliantza sortzaile eta berritzaileengatik eta musikaren industriari emandako babes eta ekarpenagatik.
2024an bere sormenarengatik, berrikuntzarengatik, etikagatik eta kalitateagatik nabarmendu zen jaialdi bati emandako saria, ingurunean eta industrian eragin positiboa sortzeagatik.
Berrikuntzagatik, arriskuagatik eta eraginagatik nabarmentzen den urteko musika-ekoizpenari emandako saria.
Programazioagatik, etikagatik, sormenagatik eta talentuaren aldeko bultzadagatik nabarmentzen den ekitaldi-promotore bati emandako saria.
Musikaren industriaren aurrerapena sustatzen duen ekimen bati emandako saria, ekintzailetza, hezkuntza, dibulgazioa eta gizarte-eragina nabarmenduz.
Musika bere kultur programazioan txertatzen duen hiri, udalerri edo komunitate bati emandako saria, garapena, babesa, ikusgarritasuna eta errespetua sustatuz.
Urteko disko-proiektuari emandako saria, haren ekoizpena, diseinua, komunikazioa, marketina, irudia eta gizarte-eragina kontuan hartuta.
Urteko musika-argitalpen lanari emandako saria, haren originaltasunagatik, sormenagatik, parte-hartzeagatik eta musika-kulturari egindako ekarpenagatik.
Pertsona, sektoreko eragile, elkarte, komunikabide eta abarren ibilbidea aitortzen duen saria, haien lanak musikaren industriaren garapenari egindako ekarpen nabarmenagatik.
BIME Start Up Competition lehiaketaren irabazleari emandako saria, teknologia berrien eta berrikuntzaren arloko adituek osatutako epaimahai batek aukeratua.
BIME Campus diplomak ematea, ikasleei industriaren muinean murgiltzeko aukera eskaintzen diena.
