María Terremoto
Maria Terremoto artista da sehaskatik. Los Terremoto sagako flamenko kantari mitikoen alaba eta biloba, bere arbasoen ondarea jarraitu du soinu hori gaur egunera eraman arte. 16 urterekin hasi zuen bere ibilbide profesionala, eta hasiera-hasieratik kritikaren eta ikusleen babesa izan zuen, besteak beste, Sevillako Biurtekoaren Giraldillo Revelación (Artista gazteena historian), Jerez Hiria Saria, Manolo Sanlucar Saria… Disko bat du merkatuan, “La huella de mi sentío” izenekoa, eta urtarrilean bigarren lan diskografikoa aterako du Universal Music Spainen eskutik.
Gaurdaino hainbat herrialdetan ibili da bere kantua eramaten, Japonia, AEB edo Kolonbia bezalako lekuetara iritsiz. Prentsak “La princesa del cante” izena jarri dio.