Hemen da aurten ere BIMEk eta Stereorocks klubak sustatzen duten deialdia! Euskal Herriko musika elektronikoa lantzen duten kolektibo, DJ eta ekoizleei zuzenduta.
Lehenengo bi edizioen arrakastaren ondoren, Stereorocks Clubek, BIMErekin elkarlanean, Euskal Herriko (EAEko eta Nafarroako) musika elektronikoaren kolektiboei, DJei eta/edo ekoizleei zuzendutako deialdia zabaltzen du.
Urte honetan, nobedade bezala, musika elektronikoaren kolektiboei zabaltzen da deialdia. Deialdi honen helburua, tokiko klub eszena ikusaraztea eta balioa ematea da, baita bertako artistei beraien lana Stereorocks klubean (Kafe Antzokia, Bilbo) eta publiko profesionalaren aurrean erakusteko aukera eskaintzea ere.
Era berean, hautatutako artistek edo kolektikoa BIME Pro kongresu profesionalaren inguruan bete-betean parte hartzeko, networking saioetan eta industriarekin lotutako gaietan ikasteko eta prestatzeko jardueretan parte hartzeko aukera izango dute. BIME Pro musikarekin zuzenean edo zeharka lotutako guztian konektatzeko, negozioak egiteko, ezagutzak partekatzeko eta azken berrikuntzak aurkitzeko ezpazio ezin hobea da.
Hautatuek showcase formatuan joko dute azaroaren 1ean, Stereorocks Klubean. Musika Bulegoaren laguntzari esker, hautatutako artista bakoitzak laguntza-poltsa bat izango du.
Aukeraketa: 3 artista / Kolektibo 1
*Stereorockek eta BIMEk eskubidea dute 3 banakako artista edota kolektiboa bakarraren artean hautatzeko izena eman dutenen proposamenaren formatuaren arabera.
Euskal kolektibo, DJ eta ekoizleentzako deialdia irailaren 9tik irailaren 25era bitartean egongo da zabalik eta izen emateak formulario honen bidez egin daitezke:
Edozein zalantza argitzeko, idatzi helbide honetara: pro@bime.org
Ez galdu aukera hau! Laster ikusiko dugu elkar BIME Bilbon.