Kargatzen…

close

file_copyKlonatu

close
formularioHidden
formularioRDF
Thank you! Your submission has been received!
Oops! Something went wrong while submitting the form.
person
person
  • BIME Bilbao
  • BIME Bogotá
  • Albisteak
  • Baliabideak
  • Networking
  • Info

Pro

  • Hizlariak
  • Campus
  • Start up!
  • Pitches
  • Musika gainbegiratzea
  • Tailerrak
  • Networking
  • Premios AUPA!

Live

  • Artistak
  • deialdi
  • BIME saioak

SARRERAK

BIME Bilboko Agenda

  • Partners
  • App
  • Alojamiento

Pro

  • Hizlari
  • Start up!
  • Musika eta markak
  • Music Equality Forum
  • Musika gainbegiratzea
  • Tailerrak
  • Networking

Live

  • Jarduera paraleloak
  • BIME saioak
  • Deialdi

SARRERAK

BIME Bogotá Agenda

  • Partners
  • Beherapenak ostatuan
  • Plataforma

Albisteak

Berria

Deialdia

Prentsa-oharra

Aurkibide

Txosten

Elkarrizketak

MasterClass

Mapa

Bat egin maparekin

BIME metaversoa

Info

  • Zer da BIME?
  • Plataforma
  • Iraunkortasuna
  • Aurreko edizioak BIME
  • Red de Delegadxs
  • BIME-Bogotáko Startup-ak
  • Prentsa
  • FAQ
  • Kontaktua
BIME Bilbao

Pro

  • Hizlariak
  • Campus
  • Start up!
  • Pitches
  • Musika gainbegiratzea
  • Tailerrak
  • Networking
  • Premios AUPA!

Live

  • Artistak
  • deialdi
  • BIME saioak

SARRERAK

BIME Egunkaria

  • Partners
  • App
  • Alojamiento
}
BIME Bogotá

Pro

  • Hizlari
  • Start up!
  • Musika eta markak
  • Music Equality Forum
  • Musika gainbegiratzea
  • Tailerrak
  • Networking

Live

  • Jarduera paraleloak
  • BIME saioak
  • Deialdi

SARRERAK

BIME Egunkaria

  • Partners
  • Beherapenak ostatuan
  • Plataforma
}
Albisteak

Albisteak

Berria

Deialdia

Prentsa-oharra

}
Baliabideak

Aurkibide

Txosten

Elkarrizketak

MasterClass

}
Networking

Mapa

Bat egin maparekin

BIME metaversoa

}
Info

Info

  • Zer da BIME?
  • Plataforma
  • Iraunkortasuna
  • Aurreko edizioak BIME
  • Red de Delegadxs
  • BIME-Bogotáko Startup-ak
  • Prentsa
  • FAQ
  • Kontaktua
}

©  BIME, 2026

Sartzeko eta erabiltzeko baldintzak Pribatutasun-politika Cookieen politika
EU ES EN
NEWSLETTER
SARRERAK
Thank you! Your submission has been received!
Oops! Something went wrong while submitting the form.
  • GUZTIAK

  • Albiste

  • Aurkibide

  • Mapa

  • Egunkaria

menu
BIME
close

Navegación

  • BIME Bilbao

  • BIME Bogotá

  • Albisteak

    • Albisteak

      • Berria

      • Deialdia

      • Prentsa-oharra

  • Baliabideak

    • Aurkibide

      • Txosten

      • Elkarrizketak

      • MasterClass

  • Networking

  • Info

  • GUZTIAK

  • Albiste

  • Aurkibide

  • Mapa

  • Egunkaria

  • Convocatorias

  • CMS

  • Cursos

  • Erregistratu

  • Cursos

  • Calendario

  • Recomendaciones

  • Newsletter

  • Tickets

  • Maparekin bat egin

0 emaitzak

Tipo de contenido

  • Gaurkotasun (2)
confirmaciones
Data goitik beherakoa
Data goitik beherakoa Data behetik gorakoa
Iragazkiak
  • 2

    Prentsa oharra

    BIME Bilbao 2026ko baieztapen berriak eta AUPA! Errekonozimenduetarako deialdia ireki da

    BIMEren hamalaugarren edizioa urriaren 27tik 30era izango da Bilbon, eta programazioa osatzen jarraitzen du artista, profesional eta eduki berriekin. Gainera, AUPA! Errekonozimenduen hirugarren edizioaren deialdia ireki da, eta ezagutza sortzearen aldeko apustua indartu da Sormen Industrien Ikerketarako Nazioarteko Kongresuaren bigarren edizioarekin, urriaren 28an. Urriaren 27tik 30era, Bilbo mundu osoko musika-industriaren topagune bihurtuko da, ostera ere, BIMEri esker. Bilbon sortu zen BIME, eta egun sektoreko nazioarteko topaketa nagusietako bat dela esan daiteke; izan ere, musika eraikitzen duten ahotsak konektatuko ditu ekimenak, Bilbo eta Bizkaia izanik elkarrizketak, aliantzak eta industriarako aukera berrien kokaleku BIME Pro: musikaren orainaldia eta etorkizuna ulertzeko funtsezko galderak Zer azal dezake musikak datorren munduari buruz? Hori da BIME Pro ekimeneko programazio profesionala bideratuko duen galdera, urriaren 27, 28 eta 29an Bilboko Euskalduna jauregian. Musika-industriaren etorkizuna gaur egun definitzen duten galdera nagusien inguruan egituratuko da agenda. Galdera horien bidez, sektorearen erronka eta aukera nagusiak aztertuko dira, sormenarekin eta adimen artifizialarekin hasi eta ekoizpenarekin, jasangarritasunarekin, nazioartekotzearekin, teknologiarekin eta kultura-politikekin bukatu, musikak kirolarekin, markekin, zientziarekin eta ikus-entzunezkoekin duen lotura ere alde batera utzi gabe. Lehendik baieztatuta daude izen handiak, hala nola Jorge Drexler, Brandon Young (Activision), Ángeles Toledano, Raül Refree, Chanela Clicka, Yassir edo Justin O'Connor, eta orain profesional gehiago iragarri dira: Lena Ingwersen, Music Cities Network etxeko zuzendari nagusia eta musikaren, hiri-garapenaren eta kultura-politikaren arteko elkargunean aditua; Miruenea diskoarekin debutatu ondoren euskal eszenako proposamen sendoetako bat den Mirua taldeko Malentxo Zeberio; eta Patricia Hermida, MIM Emakumeak Musikaren Industrian elkartearen sortzaileetako bat, egun AGEM Galiziako Musika Enpresen Elkartearen presidentea. Horietaz gain, networking jardueretan parte-hartzaile izango dira Jaime Torrego, Observatorio Festival jaialdiaren zuzendarikidea; May Carrión, Sala Musik aretoaren zuzendari artistikoa; Quique Medina, Agència Districteko zuzendaria; Desirée Huete Castillo, Distortiongirl Eventoseko zuzendaria, eta Nicolas Bonnard, Viavox Produccioneseko ekoizpen-zuzendaria. BIME Live ekimenarekin talentu berrien nazioarteko mapa zabaltzen jarraitzen da BIME Live ekimeneko showcaseen programazioari izen berriak gehitzen ari zaizkio. Duela zenbait aste iragarritako kartelean artista, soinu eta lurralde berriak sartu dira: Ana De Llor (PT), avant-pop ilun eta sentsualaren ahots berria, portugaldar mistizismoa Londresko club queer kulturarekin uztartzen duena; Aeronave Adolescente (ES) taldea, Sueño con salones llenos lana aurkezten, jada unibertsal bihurtu den esperientzia bati buruz: nork bere bizitzarekin zer egin ez jakitea; eta Angeladorrrm (ES), Kataluniako indie eszena berriaren sekreturik handienetako bat, gitarra zorrotzak letra onirikoekin nahastuta. Duplat (CO) ere izango da kartelean, zeinen proposamenak belaunaldi oso baten emozio eta kontraesanen narratzaile bihurtzen baitu pianoa, eta bere azken albuma, Dulce y Amarga (2026), Kolonbiako eszena berriaren promesa handienetako bat bezala finkatu du; Odd Mami (AR); Rip Gang kolektiboko kidea, Dónde van los perros azken albumaren ondoren, gero eta soinu definituagoa bilatzen ari dena; Ouineta (ES), musikaren, dantzaren eta performancearen arteko fusio perfektua, 2000ko hamarkadaren amaierako pop ikonoen eta kultura urbanoaren eraginarekin; eta Paco Pecado (ES) kantautorea, bandolero espiritua duen bizizalea, hirurogeita hamarreko hamarkadaren zale eta kitsch, retro eta vintage ukituekin. Era berean, BIME Live zirkuituan Universal Music Spain eta beste eragile batzuen programazio bereziak izango dira: 1111 (ES) power hirukoa, Martin (ES) artistaren proposamen indie eta autobiografikoa, eta Avenida (ES) taldearen pop-rocka. Altafontek, berriz, artista hauek ekarriko ditu: Sofía Gabanna (ES) hispaniar-argentinarra, rap, jazz eta autore-abestiak nahasten dituen bere dantza naturalarekin; María Peláe (ES), bere nortasun eszeniko tinkoarekin eta flamenko-fusioarekin; Tatiana Delalvz (ES), eta hegoaldeko soinuen berrinterpretazio garaikidea; eta Zahara presenta ZAHARAVE: LITE (ES), artistaren unibertso elektronikoaren klub-bertsioa. Programazio osatzeko, Jägermeister etxeari esker honako proposamen hauek ere izango dira: folklorea, elektronika, punka eta rapa nahasten dituen Kiliki (ES); Dalila (ES), 90eko hamarkadaren hasierako britainiar rave kultura flamenkoaren sustraiekin lotzen duen DJ eta ekoizle sevillarra; eta Azuleja (ES) pop artista, C.R.I.N.G.E. lehen albumarekin espainiar musika-eszena liluratu zuena. BIME Live programazioak musika-arloko talentuaren garapena eta nazioartekotzea bultzatzen duten erakundeen laguntza jasotzen du, hala nola Sounds from Spain; Idartes;  BASQUE. MUSIC.; Navarra Music Commission; AIE; Murtziako Erregioa; Catalan Arts; Argentinako Musikaren Institutu Nazionala (INAMU); Dutch Music Export; Valencia Music City; Institut d'Estudis Baleàrics eta Fira B; AGADIC; Espainiako Hezkuntza eta Kultura Ministerioa, Uruguaiko Kultura Zuzendaritza Nazionala (INMUS); Extremadurako Junta; Swiss Music Export eta Pro Helvetia. BIMEk ezagutza sortzearen eta errekonozimenduaren aldeko apustua indartu du AUPA! sarien hirugarren ediziorako hautagaitzak aurkezteko deialdia ireki du BIMEk, sormenaren, berrikuntzaren, konpromisoaren edo eraldaketaren bitartez musika-industriaren garapen kolektiboa bultzatzen duten pertsonak, enpresak eta proiektuak ikusgai egiteko eta saritzeko. Sektoreko profesionalen epaimahai independente batek ematen dituen AUPA! sarien xedea ekarpen interesgarriak jendaurrean ezagutaraztea da, egiteko modu berriak ekarri dituztelako eta musikaren ekosistema etika, jasangarritasuna, berdintasuna eta bestelako balioetan oinarrituta indartu dutelako. Deialdia uztailaren 31ra arte egongo da zabalik esteka honetan, eta nahi adina hautagai aurkezteko aukera izateaz gain, AUPA! sarien espirituarekin bat datozen kategoria berriak proposatu ere egin daitezke. Sariak banatzeko ekitaldia urriaren 29an izango da, 12:15ean, Bilboko Euskalduna jauregian, betiere BIMEren programazio ofizialaren barruan. Industriaren garapenarekiko konpromiso hori eremu akademikora ere hedatzen da. Horrela, bada, BIME barruan, Sormen Industrien Ikerketarako Nazioarteko Kongresuaren bigarren edizioa antolatu da urriaren 28rako, Universitat Internacional de Catalunyako (UIC Barcelona) Komunikazioaren Zientzien Fakultatearekin batera. Zabalik dago, jada, kongresurako komunikazio akademikoak eta azterketa aplikatuak aurkezteko deialdia, kultura- eta sormen-industrien erronka nagusiak aztertu nahi dituzte ikertzaile, irakasle eta profesionalei zuzendua. Proposamenak aurkezteko epea uztailaren 31ra arte egongo da zabalik. Informazio guztia hemen kontsulta dezakezu. Ikuspegi partekatua musikaren etorkizuna eraikitzeko Programaziotik haratago, musikaren aurrerabidea sustatzen duten ahotsekin eraikitako plataforma da BIME. Erakundeak, enpresak, elkarteak, komunikabideak, artistak eta profesionalak biltzen dira, edizioz edizio, sektore osoarentzako konexio, proiektu eta aukera berriak indartzen dituen komunitatean. Hamarkada batez baino gehiagoz eratutako aliantza-sare hori musikaren ikuspegi partekatu baten adierazgarri da, kulturaren, ekonomiaren eta gizartearen garapena dakarren ikuspegiarena, alegia, ezagutza sortzeko, sormen-industriak indartzeko eta ongizate kolektiboari laguntzeko gai izanik. Hamalaugarren edizio honetan, BIME topaketaren babesle dira Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustatzeko Saila, Bilboko Udala, Espainiako Kultura Ministerioa eta Heineken etxea, aliatu estrategikoak musika-industriaren nazioarteko topaketa nagusietako bat Bilbotik eta Bizkaitik sendotzen jarraitzeko.

    Prentsa oharra

    BIME Bilbaok bere lehen izenak ezagutarazi ditu eta bere berrikuntza-programa zabaldu du Miamin

    Jorge Drexler, Angeles Toledano, Brandon Young (Activision), A.J. Ramos (Google/YouTube), Chanela Clicka, Rocío Márquez eta Raül Refree izango dira BIME Bilbao 2026 programazio profesionalaren parte, zeinak sorkuntza, garapena, industria musikala eta industria sortzaileak lotuko baititu Atlantikoaren bi aldeetan  Expresso Transatlântico (PT), LinLin (FR), restinga (ES), TIMØ (CO), Tussiwarriors (AR), eta Zahara (ES) ZAHARAVE: LITE, dira BIME Live kartelaren lehen aurrerapenak, une honetan proiekzio handieneko hainbat musika-proposamen Bilbon bilduko dituen programazioaren barruan  Gainera, BIMEren nazioarteko dimentsioa indartu da Europako lankidetza berriekin eta Desafía Miami Music Tech 2026 programarekin. Erronka honek, berrikuntzaren aldeko apustua da, eta musika arloko startup disruptiboenak Estatu Batuetara eramango ditu.   BIME Bilbao 2026rako sarrerak salgai daude jada prezio berezian bime.org webgunean.   BIMEk atzo aurkeztu zituen, Madrilen, urriaren 27tik 30era Bilboko hurrengo edizioan izango diren lehen berrikuntzak. Urriaren 27tik 30era izango da, eta duela hamalau urte sortu zen misioa indartzen duen programazioa izango du: aukerak sortzea, Atlantikoaren bi aldeen artean zubiak eraikitzea, eta musikaren oraina eta etorkizuna eraikitzen ari diren pertsonak biltzea.   Atzoko arratsaldean, musika-sektoreko 250 eragile baino gehiago bildu zituen BIMEk Madrilen, lehen izenak eta programazioaren ildo batzuk aurreratzeko balio izan duen ekitaldi batean. Bertaratuei harrera egin ondoren, Isabel Villanueva BIMEko zuzendariak 2026 honetako mugarrietako bat iragarri du: BIME Estatu Batuetara iritsiko da Desafía Music Tech Miami 2026 programaren bitartez; ICEX, Red.es, Espainiaren Miamiko Bulego Ekonomiko eta Komertziala dira nazioarteko murgiltze-programaren sustatzaileak, eta musika-industriari aplikatutako soluzio teknologikoak dituzten Estatuko startupei zuzentzen zaie: "Etorkizuneko soluzioak eraikitzen ari diren enpresek merkatu berrietara iristeko aukera izan dezaten nahi dugu, nazioarteko aliantzekin helburuak bizkor ditzaten eta sektorea eraldatzen ari diren elkarrizketetan parte har dezaten". Errendimendu handiko programa da, nazioarteko berrikuntza musikaleko ekosisteman aitzindari diren enpresa eta eragileekin batera diseinatuta, Mana Tech kasu, eta Billboard bezalako erakundeen lankidetzarekin. Misio honetan parte hartu nahi duten startupek esteka honetan eman dezakete izena uztailaren 15era arte.  Ongietorriaren ondoren, Chanela Clicka eta Çantamarta artistek solasaldi batean parte hartu dute, Inés Hernand izanik moderatzaile, Iruditeria berriak: nahastearen artea izenburupean, eta sortzaileen belaunaldi berriak identitatearen, lurraldearen eta sorkuntza artistikoaren arteko erlazioa nola birdefinitzen ari diren aztertu dute. Cupra City Garage solasaldiaren ondoren, zuzeneko musikaren txanda izan zen, Gara Durán eta Hofe artisten showcaseekin, eta, eguna amaitzeko, BIMEn funtsezkoa den elementuetako bat izan zen: industriako profesionalen arteko networkinga.  BIME BILBAO 2026: LEHEN BAIEZTAPENAK  BIME Pro programazio profesionalaren lehen baieztapenen artean daude Jorge Drexler artista, iberoamerikar musika garaikideko figura garrantzitsuenetako bat eta Latin Grammy sari ugari irabazi dituena; Brandon Young, musikaren gainbegiratze- eta sinkronizazio-lanetan erreferentziako profesionala eta Activisioneko musika-arduradun globala, bi hamarkadatik gorako esperientzia duena, besteak beste, Call of Duty edo Tony Hawk´s frankizia ikonikoen musika-estrategia gidatzen; eta Angeles Toledano, flamenkoaren belaunaldi berrian proiekzio handienetakoa duen artista. Horietaz gain, Raül Refree ekoizle eta konpositorea; A.J. Ramos YouTube-rako Music Content Partnerships arduraduna EMEAn; JJ Sunday, jabetza intelektualean, teknologian eta egile-eskubideetan espezializatutako abokatua; Rocío Márquez artista flamenkoa, Chanela Clicka, Mexikotik eta Espainiatik soinuen fusioa hankaz gora jartzen ari direnak; Yassir, Quevedo, Lola índigo edo Omar Montes bezalako artistentzako hiri-musikaren arrakastarik handienetako batzuen atzean gadoen konpositorea; eta Justin O´Connor, ekonomia kulturalean eta industria sortzauleentzako politiketan nazioarteko erreferente nagusietako bat.   Bestalde, BIME Live edo BIMEko showcaseen jaialdiaren karteleko lehen izenak ezagutarazi dira, eta artisten zirkulazioa indartuko du berriro ere, Europako eta Latinoamerikako proposamenen presentzia areagotuta. Besteak beste, Expresso Transatlântico (PT), eta Portugalko tradizio musikalaren eta mundu osoko soinu berrien arteko fusioa; LinLin (FR), Frantziako elektronika berriko ahots berezienetako bat, techno, shatta, dantza eta funka uztartzeko gai dena; restinga (ES), artista hispano-marokoarra, musika arabiarraren sustraia musika elektroniko garaikidearekin eta hyperpoparekin konektatzen duena; SadSvit (UA) konpositore eta ekoizle ukrainarraren post-punka; TIMØ (CO), musika latinoan etorkizun handiko talde gaztea, Latin Grammy sarietan Artista Berri Onenaren izendapena jaso duena; Tussiwarriors (AR), Latinoamerikako trap fenomeno berria bihurtzen ari den kolektibo argentinar lotsagabea; eta Zahara presenta ZAHARAVE: LITE (ES), Zahara artistaren unibertso elektronikoaren bertsio kluba. Proposamen horrek bere GLITCH ikuzkizunaren energia esperientsia hurbilago, murgilduago eta dantzarako pentsatuago bihurtzen du.   LURRALDEAK, INDUSTRIA ETA KOMUNITATEAK KONEKTATZEN DITUZTEN AHOTSEKIN ERATUTAKO PROGRAMAZIOA  Edoizein muga geografiko, kultural edo linguistikotik haratago, musika eraikitzen duten ahotsak artistak, komunitateak, industria eta lurraldeak lotzen dituztenak ere badirelako idea izango da BIME Bilbao 2026ren haria. Ikuspegi horrek programazio osoa zeharkatuko du, eta lau ardatz nagusiren inguruan artikulatuko da: Sorkuntza, Musika Industria, Garapena eta Konexioa. Sektorea birdefinitzen ari diren zenbait gai landuko dira programazioan, adimen artifizialarekin eta negozio-eredu berriekin hasi, eta nazioartekotzearekin eta kulturan inbertitzearekin bukatu, musikak, teknologiak eta beste sormen-industria batzuk (hala nola zinema edo kirola) bat egiten dutenean sortzen diren aukerak ere aztertuta.  Artistak, konpositoreak, publisherak eta diskoetxeak nazioarteko musika-gainbegiratzaileekin lotzen dituen El Pitch Perfecto itzuliko da, sinkronizazio musikalaren arloan aukera berriak bultzatzeko. Latido Transatlántico ere izango da, musika latinoak Europan dituen aukerak aztertzeko eta bi kontinenteetako programatzaile, manager eta profesionalen arteko loturak indartzeko espazio bat. 2026ko edizioan lehen aldiz antolatuko da Orillas, hiri handietatik urrun, herri, hiri txiki eta lurralde periferikoetako aretoak, jaialdiak, programatzaileak eta kultura-proiektuak lotuz musikari bizirik eusten diotenak erdigunean jartzen dituen espazio berri bat.  Eta konexioak hitzaldi-aretoetatik kanpo ere gertatzen direlako, Musik & Pintxos itzuliko da, BIME Pro barruan gastronomia eta musika-aurkikuntza lotzen dituen formatua, eta aurten programazioa luzatu eta arratsaldez ere izango da, artista eta profesionalak giro informalean elkartzeko espazio berriak sortuta.  Industriak eta industriarentzat sortutako programazio horrek jarduera profesionalen agenda zabala bilduko du berriro: nazioarteko bilerak, speed meetingak, sektoreko lan-mahaiak, startup eta berrikuntzarako espazioak, networking topaketak eta ekitaldi paraleloak, sektoreko eragileen artean benetako konexioak sortzeko diseinatuak.  ETAPA BERRI BAT ALIANTZAK ETA PROIEKTU GARRANTZITSUAK BULTZATZEKO  BIME nazioarteko musika-industriaren erreferentziako topagune nagusietako bat bihurtu da, ikuspegi bera partekatzen duten kolaboratzaileen sareari esker: talentuaren nazioarteko zirkulazioa bultzatzea, lurraldeen arteko elkartrukea sustatzea eta negozio-aukera berriak sortzea.   Estrategia horri jarraikiz, 2026ko edizioak dimentsio europarra indartuko du, aliantza egin baitu Eurosonic Noorderslag (ESNS) eta European Talent Exchange Programme (ETEP) erakundeekin, bi komunitate profesionalen artean elkartrukeak egin ahal izateko. Gainera, BIMEk lehen aldiz egin du artista europarrei zuzendutako deialdi propioa, nazioartean ibiltzeko aukerak eta merkatu berrietarako sarbidea areagotzearren.  Aurtengo edizioan ere erakunde garrantzitsuen babesa izango du, hala nola Espainiako Kultura Ministerioa, ICEX-Sounds From Spain, Catalan Arts, AIE, Murtziako Eskualdeko Kultura eta Arte Industrien Institutua, Axencia Galega das Industrias Culturais (AGADIC), Bartzelonako Udala, Valencia Music City; Bogotako Kultura, Aisialdi eta Kirol Idazkaritza; Txileko Kulturen, Artearen eta Ondarearen Ministerioa; Chilemúsica; Argentinako Musikaren Institutu Nazionala (INAMU); eta Uruguaiko Musikaren Institutu Nazionala (INMUS). Sare horri enpresak eta markak ere gehitzen zaizkio: Fever, Heineken, Amazon Music, Universal Music, Virgin, Altafonte, Jägermeister; baita nazioko eta nazioarteko komunikabideak ere: Rolling Stone en español, LOS40, Radio 3, Eh! Universo edo Mondo Sonoro.  Konpromiso horrek adierazpen berezia du Bizkaian, BIME ekimenaren hazkundean hasieratik egon den lurraldea baita, eta hazkundean funtsezko zeregina du, oraindik ere, erakunde hauen laguntzari esker: Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Saila, Bilboko Udala, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, eta Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila, eta BASQUE. MUSIC. Aurtengo berrikuntza gisa, EITB taldearekin akordio globala lortu da, BIMEren eta herritarren arteko konexioa indartuko duen aliantza estrategikoa, musikaren eta kultura garaikidearen arteko elkarrizketa garrantzitsuenetako batzuk Euskaditik proiektatzen laguntzeko.   Bilbon hamahiru edizio eta Bogotan bost edizio egin ondoren, BIME musikaren eta sormen-industrien nazioarteko topagune nagusietako bat bihurtu da. Egoitzetatik haratago, BIME mundu osoko artisten, profesionalen, enpresen eta erakundeen artean konexioak, negozio-aukerak eta topaguneak sortzeko gai da. 

    Kargatzen…

    Kargatzen…

    Saioa hasi edo erregistratu

    close

    Erabiltzailea edo pasahitza ez dira zuzenak.

    Se ha producido un error en el servicio de autenticación.

    El usuario ya está logueado desde otro navegador. Desconéctese de los otros navegadores o espere a que termine la sesión automáticamente ( minutos desde el último acceso).

    Pasahitza ahaztu dut

    Oraindik kontu bat ez baduzu Egin zaitez kide

    search
    close

    person_addTaldeari kidea esleitu

    close
    Ezeztatu Onartu

    BIME Bilbao

    Pro Live Partners App Alojamiento

    BIME Bogotá

    Pro Live Partners Beherapenak ostatuan Plataforma

    Albisteak

    Berria Deialdia Prentsa-oharra

    Baliabideak

    Txosten Elkarrizketak MasterClass

    Networking

    Mapa Bat egin maparekin BIME metaversoa

    Info

    Zer da BIME? Plataforma Iraunkortasuna Aurreko edizioak BIME Red de Delegadxs BIME-Bogotáko Startup-ak Prentsa FAQ Kontaktua
    MFA irisgarritasun ziurtagiriaren zigilua

    Proyecto 1035-685413/161/2021-02 financiado por:

    Next Generation EU INAEM - Instituto Nacional de las Artes Escénicas y de la Música Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia

    Proyecto 1035-685413/161/2021-02 financiado por:

    Ministerio de Cultura

    ©  BIME, 2026

    Teknologiarekin

    Sartzeko eta erabiltzeko baldintzak Pribatutasun-politika Cookieen politika
    EU ES EN