Deialdia
[ITXITA] BASQUE.MUSIC.: Euskal Herriko artista eta taldeentzako deialdia
Talentu emergentearekiko duen konpromisoaren barruan, BASQUE.MUSIC. erakundeak deialdia ireki du Euskal Herriko talde eta/edo bakarlariek BIME Bilbaoko showcaseetan parte har dezaten, tokiko talentuaren nazioartekotzea sustatzen jarraitzeko helburuarekin. 2026ko urriaren 27tik 30era bitartean egingo den BIME Bilbaoren hurrengo edizioko showcaseetan parte hartzeko, eman izena ondoko formularioaren bidez: Eman izena hemen! 3 proposamen artistiko hautatuko dira, profesionalen aurrean showcase bat eskaintzeko aukera izango dutenak, BIME Live programazioaren barruan. Hautaketa BIMEko programazio arloak egingo du. Hautatutako artistek, gainera, BIMEko jardunaldi profesionaletan parte hartzeko aukera izango dute; horrela, kultura- eta sormen-industrien sektoreko profesionalekin harreman-sareak sortzeko tresna osagarri bat izango dute. BASQUE.MUSIC.-ek parte-hartze horri lotutako gastuak estaliko ditu, ondoko baldintzen arabera: Bidaia-baldintzak. Izena emateko epea zabalik egongo da gaurtik, 2026ko ekainaren 17tik, 2026ko uztailaren 15era arte. Deialdiaren oinarriak Ez galdu aukera hau!