Deialdia
[ITXITA] Hego Amerikako bakarlari eta taldeentzako deialdi irekia BIME Bilbao 2025ean parte hartzeko
Sorkuntza eta musika-emanaldia
Zuzeneko musika
BIMEk deialdi irekia egiten du nazioarteko garapen fasean dauden Hego Amerikako talde eta/edo bakarlariek BIME Bilbao-ko showcaseetan parte hartu dezaten. Ekitaldi hau urriaren 28tik 31ra egingo da, Iberoamerikako talentua esportatzen jarraitzeko helburuarekin. Lau proposamen artistiko aukeratuko dira, BIME Live programazioaren baitan publiko profesional (nazionala eta nazioartekoa) baten aurrean showcase bat eskaintzeko. Gainera, BIME Pro jardunaldi profesionaletara sartzeko aukera izango dute. Tresna hau konexioak sortzeko eta networking egiteko baliagarria da, Latinoamerikako talentua nazioartean hedatzen jarraitzeko. Hautaketa BIMEren programazio sailak egingo du. Izen-emate epea gaur, 2025eko ekainaren 3an, hasi eta 2025eko ekainaren 17ra arte egongo da zabalik. Ez galdu aukera hau! Deialdiaren oinarri espezifikoak: Hego Amerikako herrialdeetako musika proposamenak, bakarlariak eta/edo taldeak.Adinez nagusiak izatea.Hautagaitzak baliozkoak izango dira soilik inprimaki honen bidez aurkeztuta: estekaDeialdia irekita egongo da 2025eko ekainaren 3tik 17ra.Taldeen hautaketa BIME Live programazio taldeak egingo du esklusiboki, eta proposamenak hautatutakoan, haien hedapenaz ere arduratuko da.Lau (4) plaza eskuragarri.Artistak/taldeak showcase bat egingo du BIME Live Bilbao 2025 programazioaren barruan, Bilbon (Euskal Herria), 2025eko urriaren 28tik 31ra. BIMEk showcasearen ekoizpen gastuak bere gain hartuko ditu (aretoa, argiztapena eta soinu ekipo basikoa, PA, langile teknikoa eta oinarrizko backlinea).Bidaia-poltsaren ordainketa (1.500 €) showcasea egin eta taldeak faktura aurkeztu ondoren egingo da.Antolakuntzak gehienez 3 logela bikoitz ordainduko ditu gau 1erako, hautatutako talde bakoitzarentzat, eta showcase egunerako afaria (catering-a).Showcaseetan parte hartzeaz gain, taldeak programazio profesionalerako sarrera ematen duten akreditazioak izango ditu.Hautatutako bakarlari/taldeek konpromisoa hartzen dute bertaratuko direla eta antolakuntzak estaltzen ez dituen joan-etorri eta egonaldi gastuak beren kontura ordainduko dituztela.Deialdiaren emaitzak posta elektroniko bidez jakinaraziko zaizkie parte-hartzaile guztiei.Edozein zalantza edo kontsultarako, idatzi hona: pro@bime.org