Uxue Peñagaricano Mondo Sonoro Behatokiaren zuzendaria da. Behatokia 2024an sortu zen, musika ikuspegi kritikoago, gizatiarrago eta diziplina anitzeko batetik pentsatzeko. Historia, Dokumentazio eta Barne Arkitekturako ikasketak ditu, eta Virgin, EMI eta Mushroom Pillow diskoetxeetan hasi zuen ibilbidea, Marketing eta Sustapen arloetan. Hiru proiektu sortu ditu: Angelita Harris, diseinu eta espazioen ekoizpen estudioa; Suculenta Media, podcasten ekoiztetxea; eta Célula Lab, ikerketa eta sormen-ekintzako laborategia. Hiruretan sormen-zuzendari aritu zen.