Salmenta-kurba birpentsatzen: zelan aurreikusi audientzia iragarrezin baten portaera?

Sarreren salmenta aurreikustea gero eta zailagoa da. Datu historikoek fidagarritasuna galdu dute, eta kostuen igoerak akatserako gero eta tarte txikiagoa uzten du. Antolatzaileen % 71k salmentak aurreikusteko gaitasun txikiagoa dutela adierazten dutenez eta % 51k aurretiazko erosketak sortzeko zailtasunak dituztenez, sustatzaileek eskaria interpretatzeko modu berriak behar dituzte. Panel honek aurreikuspen-ereduen bilakaera aztertzen du: aurrekontu malguetatik eta aurresalmentako seinaleetatik hasi eta prezio-estrategietara eta denbora errealeko eskari-datuetara. % 57k aurreko edizioetan eta % 47k sare sozialetako interakzioan oinarritzen jarraitzen badute ere, % 3k soilik erabiltzen du bigarren mailako merkatuaren jarduera adierazle gisa. Erosteko erabakiak merkatuari erantzuteko gai diren eta gero eta beranduago hartzen diren aurreikuspen-ereduak zelan eraiki aztertzeko solasaldia, eskari-seinale berriak erabiliz ziurgabetasuna murrizteko eta ikus-entzuleen konfiantza salmentaren lehen faseetatik indartzeko.

BAZKIDEAK KOLABORATZAILEAK