[Pribatua] Kultura eta Inpaktu Inbertsioa Foroa, IV. Topaketa: inpaktuen neurketei buruz.

Fundación Industrias Creativasen ekimena den BIMErekin lankidetzan eta Fundación Daniel y Nina Carassoren laguntzarekin, Fundación Gabeirasek bultzatzen du kultura-inpaktua neurtzeko esparru komunerantz aurrera egiteko topaketa hau. Mahaiak inpaktuaren dimentsio desberdinak jorratuko ditu, makroekonomikoetatik hasi eta proiektu zehatzek sortutakoetaraino, eta kulturaren berezko balioa eta ebaluazio- eta finantzaketa-prozesuetan hura kontuan hartzen den modua ere txertatuko du. Halaber, DNSH bezalako printzipioak, VSME bezalako estandarrak eta PIAk bezalako metodologiak kulturaren sektoreari aplikatzeko aukera aztertuko da, bai eta eskubide kulturaletan oinarritutako adierazleen garapena ere. Helburua kultura-proiektuen inpaktua identifikatzeko, neurtzeko eta jakinarazteko irizpide zorrotzagoak, objektiboagoak eta alderagarriagoak zehaztea eta finantzatzaileek eta erakundeek erabakiak hartzea erraztea izango da.

BAZKIDEAK KOLABORATZAILEAK