Ongi etorri ekintzailetzaren mundu "zoragarrira"

Startup baten arrakastarako bideak ideia on bat baino askoz gehiago eskatzen du. Ibilbide hori egiteko, ekintzaile orok funtsezko ezaugarriak garatu behar ditu, erronkak gainditu eta aukerak baliatu ahal izateko. Masterclass honetan, proiektu bati nola ekin aztertuko dugu, ideiarekin hasi, balidazioarekin jarraitu, eta garapenarekin bukatu.