Bere ibilbide profesionala kulturaren, musikaren, ekitaldien eta komunikazioaren inguruan garatu da. Gaur egun, Gaztea eta EITBko Publiko Estrategikoen arloa zuzentzen ditu. Bere lana hedabide publikoak publiko berrietara, bereziki belaunaldi gazteenetara, hurbiltzera eta kulturarako eta musikarako espazio eta formatu berriak sortzera bideratzen du.