Convocatoria abierta para BIME Bilbao 2025 para artistas y bandas de Navarra

BIMEk eta Navarra Music Commission erakundeak deialdi berri bat abiarazi dute Nafarroako artista eta bandek BIME Bilbao 2025ean parte hartzeko. Ekitaldia 2025eko urriaren 28tik 31ra egingo da Bilbon.

Izen-emate epea gaur, uztailaren 2a, asteazkena, hasiko da eta uztailaren 31n, osteguna, amaituko da, 23:59etan. Deialdian parte hartzeko baldintza bakarra www.navarralivemusic.com webgunean izena emanda egotea da.

Izen-ematea egiteko, posta elektroniko bat bidali behar da info.navarramc@nicdo.es helbidera, gaian “Convocatoria BIME Bilbao 2025” jarriz, eta mezuaren gorputzean honako informazioa gehituz: taldearen fitxaren esteka www.navarralivemusic.com webgunean, taldearen izena eta kontakturako telefono zenbaki bat.

Jasotako eskaera guztien artetik, BIMEren antolakuntzak bi talde edo artista hautatuko ditu merkatuan jotzeko, proposamenaren kalitatea eta ekitaldiaren programazio eta garapen profesionalaren irizpideekin bat etortzea baloratuz.

KONSULTATU OINARRI GUZTIAK HEMEN

Aprobetxatu aukera hau eta erakutsi zure talentua BIME Bilbao 2025ean!

Informazioa

Etiketak: convocatoria, navarra

Komunikazio mota: Deialdia

BIME: LIVE

Dimentsio: Sorkuntza

Lotutako gertaerak

BIME BILBAO 2025