ALICE Kopenhageko gune bat da, belarri jakin-min handikoentzat eta burmuin irekientzat. Horizonte berriak bilatzen dituen leku bat, sustrai musikaletan sakontzen duena eta hibrido berritzaile eta zirraragarriak aurkezten dituena. ALICEk programa ausarta eskaintzen du, mundu osoko sustraietatik, folk eta jazz/improbisaziotik hasi eta musika elektroniko, metal, abangoardia eta soinu-arteetara heltzen dena.
Maiz eramaten dugu musika elizetan edo arte-espazioetan bezalako gune alternatiboetara, eta jaialdi eta antolatzaile ugarirekin elkarlanean aritzen gara, betiere musika beste arte-adierazpenekin eta gizarteko beste esparruekin elkarrizketan jartzeko eta testuinguru berrietan kokatzeko helburuarekin.

[DANIMARKA]

Hona hemen:

Kokapena

Nørre Allé 7, 2200, Copenhague, Danimarka

Erakunde mota

Areto eta guneen kudeatzailea