Ainhoa González Sanchiz

Europa Creative Desk Media Euskadi, Buru

Deustuko Unibertsitatean (Donostia) diplomatu zen, Enpresetako eta turismo-jardueretako teknikari. Bere ibilbidearen hasieran, turismo-sektorean aritu zen lanean estatu-mailako hainbat enpresatan.
2002an, ikus-entzunezko sektorera egin zuen jauzi. Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiren bulegoan eskuratu du laneko eskarmentu handiena; 2002tik egiten du lan bertan, eta arduraduna da 2012tik.
Bulego horretan, euskal zinema sustatzeko lanetan aritu izan da, eta, horretarako, Europako nazioarteko merkatu garrantzitsuenetan hartu du parte (EFM -Berlinale, Marché du Film - Festival de Cannes, MIFA-Annecy, MIPTV, MIPCOM, Series Mania, When East Meets West, MIA, MAFIZ, Fipadoc, PortoPostDoc, TIFF, FEST, SEVILLA Festival de Cine Europeo) eta Euskal Herriko eta Europako zinema arloko profesionalen artean berrikuntzako tailerrak eta jardunaldiak antolatu ditu (prestakuntzarako eta sareko lanerako tresna garrantzitsuak dira). Horien artean, hauek aipa ditzakegu: gidoiak aztertzeko tailerrak, proiektuen garapena, nazioarteko koprodukzioa, nazioarteko marketina eta banaketa, dossier edo txostenen prestaketa, pitchingak, nazioarteko lankidetza eta kultura eta sormen sektoreko ekintzaileei zuzendutako tailerrak. Gainera, telesailen egungo merkatuaren inguruko mahainguruak antolatu ditu azken urteotan SSIFFen.
SSIFF 70.edizioko Europa Amerika Latina koprodukzio foroaren Dale! Award sariaren epaimahikidea izan da, epaimahikide eta Zinebi Networking Award eta ZinegoakPro WIP-en aditua eta Eusko Jaurlaritzako garapenerako batzordeko kide izan da.

Gehiago ikusi

Ikus gutxiago

[ESPAINIA]

Espediente profesionala

Posizioa

Buru

Kokapena

Bilbao, Bilbao, Espainia