Ponentzia
Nora doa musika-editorearen papera?
Gaur egun, ziurgabetasun handia dago musika-argitaletxeek izango duten etorkizunari dagokionez. Musika-industriaren globalizazioarekin eta digitalizazioarekin, eskubideak kudeatzeko eredu berriak sortu dira. Horren ondorioz, eskubideak kudeatu beharrean, eskubide horiek masiboki pilatzeaz baino arduratzen ez diren enpresa berriak sortu dira. Era berean, katalogoen salerosketan inbertitzen duten enpresak ere jaio dira, gure egileen eskubide morala arriskuan jarriz. Gero eta egile gehiagok erabakitzen dute beren eskubideak euren kabuz kudeatzea. AEDEM elkarteak musikaren industriako adituak biltzea pentsatu du, hala nola eskubide-pilatzaileak, egileak eta editoreak, eta eztabaidatu egingo dute ea zergatik ari ote den hori gertatzen eta noraino iritsiko den editorearen figura. Editorearen egitekoa lausotu egingo al da? Profesional gazteek zergatik ez dute editore izan nahi?