Deialdia
Deialdi irekia La Demoscópicarako Bilbon: BIME eta Mondo Sonoro elkartu dira Euskal Herriko (Nafarroa barne) artista eta taldeei zuzendutako deialdia abiarazteko.
Sorkuntza eta musika-emanaldia
Por primera vez, las Demoscópicas de Mondo Sonoro llegan a Bilbao de la mano de BIME. En el marco de BIME Live Bilbao 2025, presentamos una oportunidad única para que un artista o agrupación nacional forme parte de los showcases del evento, dentro de una edición especial de la emblemática Demoscópica de Mondo Sonoro. Una plataforma consolidada para descubrir y dar visibilidad al talento emergente, ahora con presencia en uno de los encuentros más relevantes de la industria musical. IZEN-EMATEA IREKITA BIMEk eta Mondo Sonorok deialdi irekia abiarazi dute, nazioarteko garapen-fasean dauden Euskal Herriko taldeek eta/edo bakarlariek BIME Bilbaoko showcase-etan parte har dezaten. Ekimen hau BIMEren baitan egingo den Mondo Sonororen Demoscópicas-en edizio berezi baten esparruan izango da, urriaren 28tik 30era ospatuko dena, helburu argi batekin: talentu iberoamerikarraren esportazioa bultzatzen jarraitzea. Proposamen artistiko bakar bat hautatuko da, eta horrek showcase bat izango du publiko profesionalaren —nazionala zein nazioartekoa— aurrean, BIME Live-ren programazioaren baitan. Gainera, BIME Pro jardunaldietara sartzeko aukera izango du, nazioarteko talentuaren esportazioa errazten jarraitzeko harremanak sortzeko eta networking-a egiteko tresna nagusi gisa. Hautaketa BIME eta Mondo Sonororen programazio-arlotik egingo da. Izen-emateko epea gaurtik, 2025eko abuztuaren 13tik, 2025eko irailaren 14ra arte irekita egongo da. Ez galdu aukera hau! Deialdiaren oinarri osoak hemen