Deialdia
[CERRADA] Convocatoria BIME Bilbao 2026 para artistas y bandas de Navarra
Nafarroako Foru Komunitateko talde eta artistei zuzendutako deialdi irekia abiarazi dugu BIME Bilbao 2026 jaialdian jotzeko. Ekitaldia 2026ko urriaren 27tik 30era izango da, Bilbon. Eskabideak aurkezteko epea zabalik dago jada, eta abuztuaren 10ean itxiko da, 13:00etan. Deialdian parte hartzeko baldintza bakarra www.navarralivemusic.com webgunean izena emanda egotea da. Izena emateko, honako hauek egin behar dituzu: Bidali mezu elektroniko bat info.navarramc@nicdo.es helbidera, gaiaren lerroan “BIME Bilbao 2026 Deialdia” idatzita. Mezuaren testuan sartu taldearen fitxarako esteka www.navarralivemusic.com webgunean, taldearen izena eta harremanetarako telefono zenbaki bat. Jasotako eskaera guztien artean, BIME Bilbaoko antolakuntzak azokan joko duten bi taldeak aukeratuko ditu. Deialdiaren oinarriak Navarra Music Commissionen webgunean kontsulta daitezke. Deialdiaren oinarriak Ez galdu aukera hau!