Deialdia
[CERRADA] BIME Bilbao 2026 Europako artista eta taldeentzako deialdia
BIMEk Europako herrialdeetako artista eta taldeei, Espainia izan ezik,deialdia irekitzen die BIME Bilbao 2026ko showcaseetan parte hartzeko, urriaren 27tik 29ra Bilbon egingo direnak, Europako talentuaren nazioarteko proiekzioa bultzatzen jarraitzeko eta musika-industriaren barruan konexio berriak sustatzeko helburuarekin. Deialdi honetan parte hartzeko, bete izen-emate formularioa beheko botoian klik eginez. Eman izena hemen! Aukeratuko dira 3 proposamen artistiko eta hauek 40 minutuko showcase bat eskainiko dute BIME Live programazioaren barruan, nazioarteko eta estatuko profesionalen aurrean. Aukeratutako taldeek BIME Pro-ra sartzeko akreditazioa ere jasoko dute, eta erakundeak laguntza eskainiko du: showcase-aren oinarrizko ekoizpen-gastuak, gau bateko ostatuak, catering-a eta talde bakoitzeko 500€-ko bidaia-laguntza. Deialdia 2026ko maiatzaren 22tik ekainaren 5era egongo da zabalik. Hautaketa BIME Live programazio-taldeak egingo du eta emaitzak posta elektronikoz jakinaraziko dira. Deialdiaren oinarriak Ez galdu aukera!