Ethiopia Habtemariamekin

PARTE HARTZEN DUTEN HIZLARIAK

A&R-en eta publishing-aren munduan hasi zenetik Motown Records zuzendu arte eta, orain, HYBE Americako musika-arloko presidentetza hartu arte, Ethiopia Habtemariamek barrutik bizi izan ditu disko-industriaren eraldaketa handietako batzuk. Zifra errekorren, musikaren ugaritasunaren eta artisten eta entzuleen arteko harremanetarako modu berrien une honetan, galdera ez da soilik zelan saldu edo banatu musika, diskoetxe batek zer balio eman behar duen baizik. Talentua aurkitzeari eta garatzeari, epe luzeko karrerak eraikitzeari eta gero eta globalagoa, teknologikoagoa eta bere komunitateekin konektatuagoa den industrian diskoetxeen rola birpentsatzeari buruzko solasaldia.